21 atxilotu, legez kanpoko etorkinen sare bateko kide izatea egotzita

Berria, , 18-02-2009

Erredakzioa
Gasteiz

Espainiako Poliziak 21 pertsona atxilotu zituen astelehenean Gasteizen, legez kanpoko immigrazio sare batekin zerikusia izatea egotzita. Poliziak jakinarazitakoaren arabera, atxilotuak georgiarrak dira, eta faltsututako pasaporteak erabiltzen zituzten espainiar herritartasuna lortzeko. Sarea Araban aritzen zen, baina Bartzelonako hainbat sarerekin ere harremanak zituen.

Sarearekin harremana izateagatik atxilotu nagusiak S. G. eta D. G. dira. Legez kanpoko immigrazioa sare bat izatea, eta langileen eskubideen kontrako delituak egotzi dizkiete. Izan ere, atxilotuetako batzuk haien enpresetan lan egiten zuten. Gainontzeko atxilotuei agiri faltsuak izatea eta legez kanpoko egoeran egotea leporatzen diete.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)