Hitz beste
Txibatoak
Berria, , 06-02-2009Medikuen deontologiak ipartzat daukan Hipokratesen juramentuaren ataletako batek hirugarrenak honela dio:
«Gaixo oro eskrupulu eta ahalegin berarekin sendatuko dut, aintzat hartu gabe haren etnia, erlijioa, nazionalitatea, egoera soziala edo ideologia politikoa, eta diskriminazio-era guztiak baztertuko ditut praktika medikuan».
Ez da beti betetzen den juramentu bat. Areago: mediku berak desberdin trata zaitzake (salbuespenak salbuespen, desberdin tratatzen zaitu!) klinika pribatu batean hartzen bazaitu edo erietxe publikoan (txin-txinak agintzen du, señor doktore!). Ohituta gaude. Baina Italiako senatuak Legaren eraginez abian jarri duen legeak marka guztiak hautsi ditu, eta Hipokrates bera ere juramentuka hasterainoko haserrea eragiten hasi da Italian, medikuen artean bereziki: erietxetik pasatzen diren paperik gabeko etorkinak salatzera behartzen ditu lege berriak.
Txibatoak izatera, alegia.
(Puede haber caducado)