Hizpideak
Gizarte krisia?
Berria, , 03-02-2009Davosen kezkatuta, oso kezkatuta, agertu dira. Ekonomia krisiak langabeziara eramango ditu denbora tarte laburrean milaka eta milaka langile, eta gizarte krisia iritsiko da, Davosekoen arabera, manifestazio masibo eta kale liskar ugarirekin. Definizioan egon daiteke ezin ulertua, gizartea, kolektibo gisa ulertuta, azken urteetan egon baita krisian, Davosekoek bultzatuta, kolektiboaren aldean indibidualismoa goratu duten horiek.
Brusela ere beha dago, Europako Batasun osoan gizartearen haserrea agerian geratzen ari baita. Grezia, Lituania, Letonia, Bulgaria, Islandia (Batasunetik kanpo) eta maila txikiagoan Frantzia (greba orokorrarekin) lehenak izan dira, baina errenkadan gainontzekoak iritsiko diren beldur dira. Erresuma Batuan, xenofobia ukitu eta guzti, areagotzen hasi dira protestak.
Gobernuak eta EB bera ere kinkan jarriko diren da kezka. Baina ez ote dute zigorra merezi krisia gaindituko ez duten gobernuek? Botoak ote dira gobernuak kentzeko bide bakarra? Benetako kezka ez ote da gizartea pizten hasi dela?
(Puede haber caducado)