Hitz beste
Bertakotzen
Berria, , 03-02-2009Aspaldikoa da: euskaldun zaharrok egingo bagenu euskaldun berriek egin behar izan duten ahaleginaren hamarrena (hamarrena!), ondo ginateke, Kattalin.
Ez dakit nolakoa zen oraintsu arteko euskaldun berriaren argazkia, baina badirudi gero eta kontrastetsuagoa gertatzen ari dela azken urteotako fotoa: azkeneko datuen arabera, gero eta ugariagoak dira euskaltegietan izena ematen ari diren etorkinak, etorkinon jatorri eta ezaugarriak.
Bada espresio ingeles bat, to go native, etorkinen ahalegin hori zehazten duena: natibo bihurtu, bertakoa egin. Etorkin askok, hainbat bertakok ez bezala, hobeto integratzeko bide gisa ikusten du euskara ikastea. Bertako asko baino bertakoago izateko ahalegin horrek, gainera, boomerang gisako efektu bat itzultzen dio euskarari erreparatzen ez dion bertako bat baino gehiagori: kontzientzia txarra.
Bertakook egingo bagenu etorkin askoren hamarrena, ondo ginateke, bai, Kattalin…
(Puede haber caducado)