Hiru atxilotu etorkin bati su emateagatik Italian
Berria, , 03-02-2009ERROMA. Italiako Poliziak hiru gazte atxilotu zituen atzo, etorkin bati su eman ziotelakoan. Iturri ofizialen arabera, 35 urteko gizona tren geltoki batean zegoen lotan gazteek eraso ziotenean. Biktimak gorputzaren %40 erreta duela jakinarazi dute erietxeko iturriek. Atxilotutakoek, 16, 19 eta 29 urte dituzte. Azken asteetan ugaritu egin dira immigranteen aurkako erasoak Italian.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)