Kanarietara paperik gabeko 67 etorkin iritsi dira

Berria, , 14-01-2009

TENERIFE. Paperik gabeko 67 etorkin zeramatzan ontzi bat Tenerifera (Kanariak) iritsi zen atzo. Espainiako Gobernuak Kanarietan duen Delegazioak jakitera eman duenez, Los Cristianos portura iritsitako etorkinen artean zortzi adin gabeak izan litezke. Iturri horren arabera, guztiak osasun egoera onean daude; soilik bat eman dute ospitalera, eskuan traumatismo bat zuelako.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)