Kulturaniztasun astea
Diario Vasco, 11-01-2009Ekin Emakumeak elkarteak ‘Kulturaniztasun astea’ burutuko bihar astelehenetik hasita. Bihar urtarrilak 12 emakume etorkinen egoerari buruzko tailerra egingo da 18:00etatik 19:30etara Kulturateko areto nagusian. Bertan, Helena Taberna zinegile nafarraren Extranjeras dokumentalaren hainbat zati proiektatuko dira. Ondoren, Intered gobernuz kanpoko erakundeko kide baten gidaritzapean hainbat ariketa egingo dituzte ikusi eta entzundakoaren inguruan hausnartzeko. Etzi asteartean, urtarrilak 13an, Itziar Rekalde ipuin kontalari gasteiztarrak saio bat eskeiniko du Kulturateko Jokin Zaitegi gelak 19:00etan. Saioaren izenburua «Bidaiek ez dute itzulera».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)