Lampedusara iritsitako paperik gabeko guztiak kanporatuko ditu Italiak
Lau egunetan paperik gabeko 1.700 etorkin inguru iritsi dira Lampedusa uharteko kostaldera
Berria, , 30-12-2008Erredakzioa
Roberto Maroni Italiako Barne ministroak adierazi duenez, Lampedusara (Sizilia, Italia) iristen diren paperik gabeko etorkinak ahalik eta azkarren kanporatuko dituzte. Hala, Lampedusako harrera etxeak gain hartzen badu dagoeneko topera dago, ez dituzte herrialdeko beste etxeetara eramango. Horren ordez, Italiatik kanpo bidaliko dituzte.
Izan ere, azken egunetan paperik gabeko ehunka etorkin iritsi dira Lampedusako kostaldera. Iragan asteburuan, zehazki, 1.700 bat etorkin atzeman dituzte kostazainek. Herenegun soilik, paperik gabeko 600 lagun iritsi ziren.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)