Etorkinen ia erdiak euskara ikasi nahi dute, baina %0,9k ikasten du
Berria, , 24-12-2008Erredakzioa
Donostia
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren etorkinen %45ek interesa dute euskara ikasteko, nahiz eta horietatik %0,86k ikasten duten. CEAR elkarteak, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak, eman ditu datu horiek, Immigranteek eta iheslariek euskararekiko duten interesari eta euskararen erabilerari buruzko ikerketa lanean. Emakumeak dira euskara ikasteko borondate gehien dutenak (%52,16); gizonetan, berriz, %41,67k agertzen dute interesa.
Haurrak B eta D ereduetan matrikulatzen dituzte hiru laurdenek; alegia, euskaraz eta gaztelaniaz, eta euskara hutsean, hurrenez hurren. A ereduan, ostera, laurden batek matrikulatzen ditu. Inkeska 87 herrialdetako 3.500 etorkin eta iheslariren artean egin du CEAR elkarteak.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)