Hilberria Odetta

Eskubide zibilen aldeko ahotsa

Berria, , 04-12-2008

Odetta abeslari afroamerikarra herenegun zendu zen, azken ametsa bete barik: Barack Obama AEBetako presidentearen inbestidura ekitaldian kantatzea. 77 urte zituen Odettak, eta bihotzeko gaitz baten ondorioz hil da.

Gorputz eta arima borrokatu zen arrazakeriaren kontra 50eko eta 60ko hamarkadetan, AEBetako beltzen eskubide zibilen aldeko mugimenduaren ikur bihurtzeraino. Blues eta jazz abestiak sortu zituen. Eta Estatu Batuetako folkaren berpiztea bultzatu zuen. Joan Baez, Bob Dylan eta Janis Joplin musikariengan eragina izan zuen Odettak. Artista horien sorkuntzan. 1963an, Washingtonen 250.000 lagunek beltzen eskubide zibilen alde egin zuten martxan abestu zuen. Martin Luther Kingek eman zuen hitzaldia.

IrunE berro

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)