Etorkinei harrera egiteko eskuorria jarri ditu Udalak
Diario Vasco, 30-11-2008USURBIL. DV. Etorri berriei harrera egiteko eskuorriak euskaraz eta sei hizkuntzatan jarri ditu Usurbilgo Udalak. Abendutik aurrera Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) etorri berriei (etorkinei) harrera egiteko informazioa jarriko du eskura Mankomunitatearen baitan dauden 55 udalerrietan.
Eskuorrion bidez, Euskal Herrira datozenek eman beharreko pausoen eta dauzkaten zerbitzuen berri jasoko dute.
Eskuorri hauetan etorri berriei ongi – etorria bi hizkuntzetan egiten zaie: euskaraz eta bigarren hizkuntza batean: errumanieraz, frantsesez, ingelesez, portugesez, arabieraz eta gaztelaniaz, «Ameriketan erabiltzen den gazteleraz» hain zuzen ere.
Etorri berriari azaltzen zaio Euskal Herriko berezko hizkuntza euskara dela, eta ikasteko aukerak dituela, horretarako bere ohiturak, hizkuntzak eta kultura alde batera utzi gabe.
Horrez gain, gai hauei buruzko informazioa ematen zaie beraien jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz: erroldatzea, gizarte zerbitzua, zerbitzu juridikoa, osasun txartela, hezkuntza, etxebizitza, garraioa eta lana.
Azkenik herriko hainbat telefono interesgarri ere jasotzen ditu eskuorriak.
(Puede haber caducado)