Usurbilgo I. Elkartasun Asteko ekitaldiak bihar hasi eta larunbatera bitartean

Diario Vasco, JOSU ARANBERRI, 25-11-2008

DV. Bihar hasi eta larunbata bitartean Usurbilgo I. Elkartasun Astea ospatuko da. Jakina da usurbildarren herrien arteko elkartasun edota internazionalismotaz interesa. Honen islada hainbeste herritarrek beste herrien bizimoduak, bizi baldintzak, kulturak, gizarteak, giza mugimenduak, politika, borrokak… ezagutzeko egiten dituzten bidaiak dira. Urtean zehar Usurbilen antolatzen dien hainbeste ekitaldiek ere interesa hori adierazten dute: hitzaldiak, argazki erakusketak, bideo eta musika emanaldia etab.

Beste aldetik, nabarmen da Usurbilen beste herrialde desberdinetako biztanleen presentzia: Pakistan, Kamerun, Bulgaria, Kuba Ekuador… Ekintza asko eta interes handia, baina elkar ezagutzaren falta izaten da, herriko erreliate ezberdinak gerturatzeko zailtasunak eta batzutan nahi baina emaitza urriagoak.

Hau dena kontuan izanda, orain dela hilabete batzuj Usurbilgo hainbeste pertsona eta taldeak elkar ezagutzeko eta ekitaldi koordinatuak antolatzeko gogoarekin biltzen hasi zen talde bat. Talde anitza osatu eta Usurbilgo I. Elkartasun Astea antolatzea lortu dute. Hiru ekitaldi nagusi izango ditu ekimen honek. Hasteko, bihar arratsaldeko 19:30etan Bolivia, mugimendu indigena eta boterea gauzatzeko beste modu bat hitzaldia izango da Sutegi eraikineko auditorioan. Boliviako ‘Federación Nacional de Mujeres Campesinas de Bolivia Bartolina Sisa’ko kidea den Segundina Flores Solamayok bere herrialdeko egungo egoeran mugimendu indigenek daukaten garrantzia aztertuko du. Aurretik, udaletxean harrera egingo diote udal ordezkariek.

Azaroaren 28an, ostiralean, Querida Bamako filmaren emanaldia izango da Sutegin gaueko 22.00etan. Film honek Burkina Fasoko Moussa gaztearen istorioa kontatzen du. Beste hainb at gaztek bezala, etorkizunik ezaren aurrean, Moussak ere Europara emigratzea erabakitzen du. Azkenik, azaroaren 29an, larunbatean, izango da ekimen garrantzitsuena. Elkartasun eguna modura izendatu dute eta ekintza desberdinak izango dira herriko pilotalekuan goizeko 11.30etatik aurrera. Jokoak (Cricket erakustaldia eta partehartzea), Kuba, Ekuador eta Boliviako dantza eta kantu emanaldiak, Kuba, Sahara, Nikaragua, Kamerun, Ekuador, Colombia, Bulgaria, Dominikar Errepublika, Palestina, Pakistan, Nigeria, Andaluzia eta Euskal Herriko janaria dastatzeko aukera ere izango da. Horrekin batera, hainbat elkarteren postuak izango dira herriko frontoian: Mundubat, Herriak Elkar Lanean, Mugarik gabe, Asociación Esperanza Latina, Bidezko Merkataritza eta DYA besteak beste.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)