Gaur bisita gidatua Goierri kolore Astearen barruan
Diario Vasco, , 24-10-2008Aurten bigarren aldiz Goierri eskualdean kulturen arteko astea antolatu da. Goierri kolore, kulturen arteko II. astea izenburupean. Bakarrik dauden adin txikiko atzerritarren errealitatea hobeto ezagutzeko antolatu da.
Gure herrian erakusketa eta bisita gidatua izango dira. Erakusketa, urriaren 20an ireki zen eta 26ra bitartean zabalik egongo da, udaletxeko erakusketa aretoan. Ordutegia urriaren 20tik 25era 18:00etatik 19:30etara izango da. Urriaren 26an 12:30etatik 14:00etara.
Gaur ostirala, urriak 24, 19:00etan SOS arrazakeriaren eskutik bisita.
Asteburuko ekintzak
Larunbatean urriak 25, 18:00etatik aurrera herriko enparantzan ikuskizun bitxia ikusgai izango da, Kataluniatik herrira castellerrak egiten dituen talde bat iritsiko baita. Hain zuzen Manlleu herriko, Nyerros de la plana, Colla Castellera taldeak eskainitako ikuskizuna izango da. Beraiek castellerra egingo dute, Gabiriako Goruntz dantza taldeak berriz dantza ikuskizuna eskainiko du. Beraz asteburuan ikuskizun polita ikusteko aukera izango da.
(Puede haber caducado)