Italiako ijito populazioaren erdia kanporatu du Berlusconiren gobernuak

Legez kanpoko bizitokietatik botako dituzte ijitoak, baimendutako guneetara eramateko

Berria, , 23-10-2008

Erredakzioa

Napoliko, Milango eta Erromako ijitoen kokalekuetan 12.346 lagun bizi dira, Italiako Gobernuak egin berri duen erroldaren arabera. Errolda egin aurretik, ordea, ijito populazioa bikoitza zen. Hala azaldu zuen atzo Roberto Maroni Italiako Barne ministroak, 12.000 bat lagunek «alde» egin dutela azken hilabeteotan Espainiara, Frantziara eta Suitzara.

Aurrerantzean, legez kanpoko kokalekuak hustuko dituztela jakinarazi zuen Maronik, ijitoak gutxieneko zerbitzuak dituzten bizitokietara eramateko eta haurrak eskolatzeko. Gainera, EBekoak ez diren pertsona asko daudela azaldu zuen, eta bakoitzaren kasua aztertu beharko dela gera daitekeen edo ez ikusteko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)