Goierri kolore, kulturen arteko II. Astea antolatu da aurten ere
Diario Vasco, , 23-10-2008
DV. Aurten eta bigarren aldiz Goierri eskualdean kulturen arteko astea antolatu da.
Goierri kolore, kulturen arteko II. astea izenburupean. Aurtengoan bakarrik dauden adin txikiko atzerritarren errealitatea hobeto ezagutzeko antolatu da.
Gure herriari dagokionez erakusketa eta bisita gidatua izango dira. Erakusketa, urriaren 20tik 26ra bitartean egongo da eta udaletxeko erakusketa aretoan ikusgai egongo da bertara hurbiltzen diren guztientzat.
Ordutegia urriaren 20tik 25era arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara bitartekoa izango da. Urriaren 26an berriz, goizeko 12:30etatik 14:00etara bitartean izango da.
Bihar, urriak 24, berriz, arratsaldeko 19:00etan SOS arrazakeriaren eskutik bisita gidatua izango da.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)