Larrepetit

Hanif Kureishi

Berria, Castillo Suárez, 21-10-2008

Kultur artekotasuna ez da jaialdi eta elikagaien azaleko trukaketa bat, ideien trukaketa sakonekoa eta konpromisozkoa baizik. Ez da gerra bat, baina bada gatazkatsua, aurre egitea merezi duena, bestalde». «Atxikimendu bikoitza zaila eta eskizofrenikoa da. Etorkinak lan egin behar du, baina ezin du kidetza sentimendua garatu, ezin du ahaztu gizarteko marjinatua dela. Izan ere, sobera integratua badago gizartean inposatu edo infiltratu nahi duela leporatzen diote; distantzia gordetzen badu, ordea, ghetto-an dagoela.» «Egungo gizartearen konplexutasunak nolabaiteko jazarpena dakar. Hala ere, bada eder egiten duen zerbait mestizaia 80ko hamarkadan sortu zena, gauzen arteko nahasketa alegia. Batzuentzat ez dago gauza beldurgarriagorik. Mundu puru batek Islameko aldaera batzuek nahiko luketen bezala faxismora darama.»

Hitz horiek guztiak Hanif Kureishiri lapurtu dizkiot Intimitatea liburuaren egilea, berriki Harkaitz Canok euskarara itzuli duena. Kureishik ingelesa zela esaten zuenean ez zioten sinesten, aita pakistandarra zuelako eta ama, berriz, ingelesa. Bi identitate bateraezinak Ingalaterran. Maiz idatzi du Kureishik identitateaz eta arrazakeriaz. Arrazakeria, finean, pertsonek gorrotatzeko duten beharraren isla besterik ez dela esaten du berak. Bitxia egiten zaiola nola bakean bizi daitezkeen jatorri ezberdineko pertsonak elkarri erasotzeko inolako asmorik gabe.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)