Austriako eskuin muturreko buru berria Haiderren bozeramailea izango da
Stefan Petzner 27 urteko gaztea aukeratu du BZO alderdiak Haiderren kargua betetzeko
Berria, , 14-10-2008Erredakzioa
Jorg Haider Austriako eskuin muturreko buruzagia auto istripuan hil eta bi egunera, haren alderdiak ordezkoa aukeratu du. Stefan Petzner 27 urteko gaztea izango da BZO Austriaren Etorkizunerako Aliantzako buruzagi berria. Orain artean alderdiko idazkari nagusi eta Haiderren eleduna izandakoak argi utzi du, baina, Jorg Haiderrek hartutako bide beretik jarraituko duela. Halaber, zenbait adituk adierazi dute Petznerren aroak BZO eta FPO Alderdi Liberala batzea ekarriko duela. 2005etik bi alderdi horiek norbere bidetik aritu da.
Haider iragan larunbatean hil zen auto istripuan. Austriako eskuin muturreko buruzagia gehiegizko abiaduran zihoan 140 kilometro orduko abiaduran, baimendutakoa baino bi aldiz azkarrago istripua gertatu zenean. Hala, ezbeharra Haiderri bihotzekoak eman ziolako gertatu zela zihoen hipotesia alboratu egin dute.
(Puede haber caducado)