Etorkinen aurkakoak salatzeko

Baionako Atalante gelak immigrazio politika aztertuko du ostiralean, gutun irakurketa eta 'Mirages' filma oinarri

Berria, Nora Arbelbide, 08-10-2008

Baiona

Europako Batasunak daraman politikak etorkinei ateak ixten dizkiola bi munduen arteko trukaketen eskubidea zinema eta literaturaren bidez berretsiko dute ostiralean, Baionako Atalante zinema gelan. 20:00etan, Afrikako janariak dastatzeko parada eman, eta gaualdia gutun irakurketarekin hasiko da. Marie Cosnay idazle baionesa Mourad Djebel idazle aljeriarrarekin ariko da egun horretan bertan aurkeztuko duten Vent D’ailleurs argitaletxeko Il me sera difficile de venir te voir (Zaila izanen zait zure ikustera etortzea) liburuan aukeratu gutunen irakurtzen.

Zerbait bada gaur egungo immigrazio politikaren aurka izatea teorian, praktikan zer egin ote daitekeen galderak elkartu ditu 26 idazleak liburu horretan. Batzuek alde honetakoak dira, besteak Magrebekoak, Saharaz hegoaldekoak edo Karibekoak: «Ez gara inuzenteak, badakigu gure testuek ez dutela mundua aldatuko, badakigu gobernatzen gaituztenen baitan ez dugula eraginik, baina konbentzituak gaude idaztea egitea dela», esplikatu zuen Cosnayk.

Gaualdia bururatzeko, Olivier Duryk egin Mirages filmak Europara iristea amets dutenek desertua zeharkatzean zer bizi duen azalduko du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)