Paperik gabeko hogei etorkin atxilotu ditu Espainiako Poliziak Bilbon

Berria, Erredakzioa, 08-10-2008

Bilbon

Paperik gabeko hogei etorkin atxilotu zituen Espainiako Politziak atzo iluntzean, Bilboko San Frantzisko auzoan. Bertako Udaltzaingoarekin batera egindako sarekada baten bidez atzeman zituzten. Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkaritzak jakitera eman zuenez, «etorkinak droga saltzeko sareetan parte hartzen ari zirelako zantzuak antzeman ditu» Udaltzaingoak, eta aztarna horietan oinarritu zen operazioa.

Maroko, Aljeria, Senegal, Ginea Bissau eta Gineakoak dira atxilotuak. Bertan bizitzeko baimenik ez dutelako eraman dituzte hogei lagunak, baina droga trafikoarekin zerikusia duten ez du argitu Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak. Edonola ere, euren herrialdeetara bidaltzeko tramiteak abiatu ditu Espainiako Poliziako Atzerritarrentzako Brigadak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)