Atzo Sahara eta gaur Senegal Kultur Aniztasunaren Astean
Gaur futbola, jaki tipikoen dastaketa eta musika saioa senegaldarrekin
Diario Vasco,
27-09-2008
DV. Udalak Elan Euskadi eta herriko etorkinen laguntzarekin antolatuta Kultur Aniztasunaren Asteak Senegalgo kultura izango du gaur protagonista, herrian bizi diren bertako etorkinen eskutik. Horrela, 17:00etan hasita, futbola izango da frontoian, Senegalgo taldea eta Getariako txapeldunen arteko partidarekin. Ondoren, 20:00etan, Senegalgo jaki tipikoen dastaketa eskainiko da Berdura Plazan, eta gauean musika emanaldia Diug – Diug taldearen eskutik, gaueko 22:00etan.
Atzo, berriz, saharar kultura izan zen Kultur Aniztasunaren Asteko protagonista, arratsaldean zehar bertako gizon eta emakumeek eskainitako henna – taituaien tailerrarekin eta te dastaketarekin gozatu ahal izan zutelarik frontoira gerturatutako herritar ugariek, bereziki haurrek, ondoren txiletar dantza eta kapoeira erakustaldia izan zutelarik bertan.
(Puede haber caducado)