Bruselak botoa emateko eskubidea ukatu die etorkinei

Berria, , 26-09-2008

EB Europako Batasuneko Parlamentuak ukatu egin die etorkinei EBko kide diren estatu guztietan botoa emateko eskubidea. Eurodiputatuek atzera bota duten proposamenak udal hauteskundeetan eta Europako Legebiltzarrerako bozetan parte hartzeko zilegitasuna aitortzen zien etorkinei. Proposamenaren aldekoen arabera, horrek atzerritarren integrazioa ekarriko luke.

«Ez gaude proposamenaren aurka, baina, gure iritziz, auzi horren gaineko erabakimena estatu bakoitzak izan behar du», azaldu du eskuineko indar politikoak bateratzen dituen PPE Europako Alderdi Popularra taldeko kide Manfred Weberrek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)