Mafia estatuarekin gerra zibilean dela diote Italian

Berria, 25-09-2008

erroma Roberto Maroni Italiako Barne ministroak esan du mafia «gerra zibilean» dagoela estatuarekin. Adierazpen horrekin justifikatu du ministroak herenegun onartutako lege dekretua. Italia hegoaldera mafiari aurre egiteko 500 soldadu bidaltzea baimentzen du lege dekretu horrek. Paperik gabeko immigranteen kontra ere hitz egin zuen Maronik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)