Kultur Aniztasunaren Astean ikastaroak

Diario Vasco, 17-09-2008

Udalak, Elan Euskadi eta herriko etorkinen laguntzaz, antolatutako Kultur Aniztasunaren astean kultur ezberdinetako sukaldaritza ikastaroak eskainiko dira irailaren 22, 24 eta 28an, Hegoamerikako, Afrikako eta Magrebeko errezetekin. Ikastaro guztiak Arrantzale Zaharren Elkartean eskainiko dira, arratsaldez, irakasleak Getarian bizi diren etorkinak izanik. Plazak mugatuak izango dira ikastaroetan, izen ematea Udaletxean zabalik egonik irailaren 19ra arte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)