Lau adingabe atxilotu dituzte, ustez neska bati eta haren bikotekideari erasotzeagatik

Berria, Erredakzioa, 07-08-2008

Donostia

Ertzainek lau etorkin adingabe atxilotu dituzte, neska bati sexu abusuak egitea eta haren mutil – laguna jotzea egotzita. Ustez, uztailaren 27an izan zen gertaera, Villabonan (Gipuzkoa). Kasua ikertzen ari diren iturriek Efe agentziari jakinarazi diotenez, obrak egiten ari diren Villabonako eremu batean izan zen erasoa. Dirudienez, bikotea sexu harremanak izaten ari zen erasoa gertatu zenean. Ustez, lau adingabeek burdina batekin eta kristalezko botila batekin mehatxatu zituzten lehenbizi, eta bereizi egin zituzten. Ondoren, ikerketa iturrien arabera, atxilotuetako batek sexu abusuak egin zizkion neskari. Ustez, gainontzeko hirurek haren bikotekidea jo zuten. Neskak ihes egitea lortu zuen eta ertzainek handik gutxira atxilotu zituzten ustezko lau erasotzaileak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)