Homofobiaren aurkako nazioarteko lehen ibilaldia
Lehen aldiz, Latinoamerikako herrialde batean egingo dute hiesari buruzko batzarra
Berria, , 02-08-2008Bazterketa eta homofobiaren kontrako nazioarteko lehen ibilaldia egingo dute gaur Mexikon. Hiesaren kontrako borrokan jarrera horiek oztopo bihurtu direlakoan, mundu osoko ekintzaileak elkartuko dira martxan. Antolatzaileen esanetan, homosexualitatearen kontrako gorrotoa arazo larria bihurtu da prebentziorako, babesik gabeko sexua egiten duten gizon askok nahiago izaten dutelako isilik geratu, birusa duten jakin gabe, eredu heterosexualetik kanpo bizi direla pentsa ez dezaten. Bazterketaren biktimak ez dira gizonak bakarrik, emakume eta gazteek ere antzeko estigma sufritzen baitute gehienetan ez direlako euren buruaren jabe sexu harremanetan erabakiak hartzeko.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)