Munduko herrialde askotako folkloreak ikusgai izango dira gaurtik aurrera Ondarroan
Munduko haizeak izeneko jaialdiaren lehen edizioak sei ikuskizun eskainiko ditu abuztuaren 9ra bitartean.
Deia, 30-07-2008ondarroa. Ondarroako musika eta dantza jaialdiaren egitarauan, Euskal Herriko taldeez gain, Eslovakia, Turkia, Venezuela eta Senegaleko taldeen ikuskizunak ikusteko aukera izango da Itsasaurre plazan gaurtik hasi eta hurrengo asteburura arte.
Gaurko emanaldian, Eslovakiako Maj folklore taldea arituko da 22:30etik aurrera herrialde horretako abesti eta dantzak agertuz. Abeslariz, musikariz eta dantzariz osatutako partaideek herri tradizioei itxura artistikoa eman eta zabaltzen ari dira 1996az geroztik.
Turkiako Gehem taldearen txanda izango da bihar, 20:00etatik aurrera. 16 eta 25 urte bitarteko sei musikarik eta 32 dantzarik osatzen dute eta ikuskizunean Turkiako dantzak eskainiko dira, derbietxeen jira – bira dantza unerik liluragarriena izanik.
Oskorrik, musika tradizionalaren inguruko proposamen alaia dakar abuztuaren 1eko gauerako. Hogeita hamabost urte eta gero, euskaldunek Banda Band ikuskizuna osatzen duten garai eta sentsibilitate ezberdinetako hamasei kantu eskainiko ditu 23:00etatik aurrera.
Igandean Ensamble tierra de Gracia venezuelar taldeko hamaika partaideek, naturatik eta gizakitik sortzen diren kantuak eskainiko dituzte 23:00etatik aurrera.
Abuztuaren 8an, Maddi Oihenartek ‘Hari biru’ Zuberoako izatea eta artzain musika biltzen dituen lana aurkeztuko du. Oihenartek pianoak, kontrabaxuak, txeloak eta eskusoinuak izango ditu lagun.
Azkenik, Ondarroako Senegaldarren egunaren ospakizunarekin bat eginaz, Sanu Africa taldearen txanda izango da abuztuaren 9an. Mandinga, toucouleur, wolof, serer eta bambara bost etnia nagusiek bat egiten dute Alboury Dabo koreografoaren zuzendaritzapean. >n.b.
(Puede haber caducado)