Langileen kontrako delitua egotzita gizon bat atxilotu dute

Berria, 30-07-2008

donostia Lasarte – Oriako (Gipuzkoa) prostituzio etxe bateko nagusia atxilotu zuen atzo Espainiako Poliziak, langileen aurkako delituak leporatuta. Paperik gabeko hiru emakume etorkin etxe hartan lanean ari zirela jakin zuten poliziek. Haietako batek legez kanpo kontratatu zutela salatu zuen, «lan baldintza tamalgarrietan». Horren harira hasi zuen ikerketa Poliziak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)