Heriotzak lanean
Berria, , 29-07-2008
Lan istripuen sokak luzea izaten jarraitzen du. Barealdia izaten da noiz edo noiz, albiste urriko asteak, eta halako batean, bat – batean, heriotzaren samina. Duela bi aste albiste beltza ia egunero agertu zen egunkarietako lehen orrietan. Gehiegitan inondik ere.
Lan istripuen ardura langileei egozten zaie askotan, baina ikusirik zein diren, gero eta gehiagotan, biktimak (etorkinak, azpikontratatutako enpresentzat lan egiten dutenak…), haien lan baldintzek berebiziko garrantzia hartzen dute arrazoiak aztertzeko orduan. «Istripua edozeini gerta dakioke», esaten da. Baina errealitateak bestelakoa adierazten du.
Azkarraga sailburuak bilera deitu du asteazkenerako sindikatu eta patronalekin, baina ELAk eta LABek dagoeneko esan dute ez direla joango. Hutsal deritzote bilerari. Bilera egin, egingo da, baina bi sindikatu horiek gabe, balio izango du zerbaitetarako?
(Puede haber caducado)