Etorkina, azpikontratatua
Berria, , 15-07-2008
Errumaniarra zen, azpikontratatua. Abiadura handiko trenaren lanek lehen biktima eragin zuten atzo, Lukun (Araba). F. P. 51 urteko langileari zama handiko pieza bat erori zitzaion gainean, eta bertan hil zen.
Gero jakin zen zer baldintzetan ari zen lanean hildako behargina: Trenbide Azpiegituretako Kudetzaile Adifek lanak eskainitako enpresa talde nagusiaren azpikontrata batean, Mecanotubo taldean. Eusko Jaurlaritzako Lan Osasunerako Institutu Osalanek ohar batean jakinarazi zuen istripua gertatu zen unean lan prozedura «desegokia» zerabiltela. Zer pentsatua ematen du Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak martxan duten azpiegitura lan ikurra izanda, non atentatuak saihesteko segurtasun neurri handiak martxan jarri dituzten, lanean ari diren beharginen bizitza arriskuan egoteak, enpresa eraikitzaileek «prozedura desegokiak» erabiltzen dituztelako.
(Puede haber caducado)