Ukrainan eraso arrazistak nabarmen ugaritu direla salatu du AIk

Berria, Erredakzioa, 11-07-2008

AI Amnesty International giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundeak jakinarazi duenez, eraso arrazistak era asaldagarrian ugaritu dira Ukrainan. Iaz 60 lagun baino gehiagori egin zioten eraso. Aurten, dagoeneko, lau lagun hil dira xenofoboen eskutan. AIren ustez, arazoari aurre egiteko gabezia ugari ditu Ukrainako Gobernuak. Biktimak bandalokeriarekin lotzea egozten dio Gobernuari.

«Atzerritarren eta gutxiengo etnikoa osatzen duten herritarren artean beldurrak agintzen du», azaldu du Tim Hancock Erresuma Batuko AIko zuzendariak. «Ukrainako Poliziak, fiskalek eta politikariek arrazismoari aurre egiteko neurriak hartu behar dituzte berehala». Herrialdeko eskuin muturreko alderdiei, Ukrainako Laboristen Alderdi Nazionalari, besteak beste, indarkeria maila handitzea leporatu izan diete maiz.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)