Europako immigrazio direktiba ez duela «inoiz» babestuko dio Jaurlaritzak

Berria, Erredakzioa, 09-07-2008

Gasteiz

Europako Batasunak immigrazioaren inguruan ezarritako direktibari ez diola babesik emango esan du Eusko Jaurlaritzak, gizabanakoen oinarrizko eskubideak urratzen dituela iritzita. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburu Javier Madrazok atzo Gasteizen egin zuen agerraldi batean jakitera eman zuenez, ez daude ados direktiba horrekin, besteak beste, adingabeak aberriratzea proposatzen duelako, gizabanako horien eskubideak urratuz.

Sarkozy eta Berlusconik gidatzen duten immigrazio politikari alternatiba eman nahi diotela adierazi du sailburuak, elkarrizketaren bidetik. Izan ere, direktiba «atzerakoia» dela, eta bi politikari horien ideia «arrazistenak eta xenofoboenak» bere egiten dituela kritikatu du Madrazok.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)