Agiriak faltsutzea egotzita hiru lagun atxilotu dituzte

Berria, 03-07-2008

bilbo Hiru lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Bilbon, paperik gabeko etorkinei dokumentu faltsuak egiten laguntzea egotzita. Antza, etorkinen ustezko familia izango zen jendea bilatzeaz arduratzen ziren, horren truke dirua kobratuz. Atxiloturiko bi senar – emazteak direla jakinarazi du Poliziak. Esan dutenez, kontaktuak zituzten Kolonbian, eta dagoeneko jarri dira harremanetan bertako Poliziarekin.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)