Arabako Biltzar Nagusiek eskatu dute Zabaltzen zentroari irtenbidea ematea
Berria, , 02-07-2008Gasteiz
Arabako Biltzar Nagusiek eskatu dute Zabaltzen Seniderik Gabeko Atzerritar Adingabeentzako Zentroaren egoerari irtenbidea ematea. PSE – EEk horren alde aurkeztutako premiazko mozio bat atzera bota arren, talde guztiek onartu zuten Zabaltzenen egungo egoera ezin dela mantendu.
PSEk proposatutako neurrietako bat adingabeak behin – behinean beste zerbitzuetara bideratzea zen, eta Arabako Foru Aldundiari egitasmo hezitzailearen etengabeko jarraipena eskatu zion, besteak beste. Mozioari «alarma artifizialaren» ondorioa izatea kritikatu zioten hainbat taldek.
Bestetik, Arabako Foru Aldundiak abian jarri nahi duen planari denbora ematean ados jarri ziren, betiere planaren hasiera bateko izaera filosofikoa gainditzen badu.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)