Immigrazioa ez da arazoa,Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrentzat

Immigrazioarekiko arreta gutxitu egin da Ikuspegiren ikerketaren arabera, estereotipo batzuek iraun arren batzuek iraun arren

Berria, Jon Rejado Gasteiz, 25-06-2008

Immigrazioarekiko arreta jaitsi
egin da azken urtean. 2007an
egindako inkestan, Araba, Bizkai
eta Gipuzkoako herritarrek ez zuten
arazotzat ikusten immigrazioa,
eta azken urtean gai horren
inguruan izan zezaketen kezkak
behera egin du, oro har. Ondorio
hori gelditzen da agerian Euskal
Autonomi Erkidegoko (EAE) Immigrazioaren
Behatokiak Atzerriko
immigrazioaren inguruko
jarrerak eta pertzepzioak izeneko
2008ko Barometroan.
Herritarren iritzia aldaketa nabarmenik
izan ez duen arren,
«argi-ilunak» sumatu dituzte bai
Ikuspegiko arduradunek eta bai
Eusko Jaurlaritzako Immigrazio
Zuzendaritzak. Oraindik ere
hainbat estereotipo barneratuta
daudela ondorioztatu dute; etorkinen
gizarte zerbitzuen gehiegizko
erabilerarena, esaterako.
1.Arazoa ez,egitatea
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan galdetutako
herritarren %7,2k baino
ez dute aukeratu immigrazioa
EAEk dituen hiru arazo nagusien
artean, eta horien artetik %2k
baino ez du aipatu lehen postuan.
Datu horiek 2007ko Barometroarekin
alderatuz gero jaitsiera nabarmena
dago —%15ek hartu zuten
immigrazioa arazotzat orduan—,
aurreko urtean ere
immigrazioa arazotzat ikusten ez
zen arren. Jaitsiera hori gizarte
mailan krisi ekonomikoaren inguruan
dagoen eztabaidaren ondorioa
izan daiteke. «Orain arazoa
euriborraren igoera da, krisi
ekonomikoa… Immigrazioa ez da
arazo bat, egitate bat da», laburbildu
du Jose Oleaga Ikuspegiko
Ikerketa zuzendariak.
2.Asimilazioaren alde
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrak
kultura aniztasunaren
aldekoak dira Barometroaren
emaitzen arabera. Gehienek
(%55,7) ontzat jo dute gizartea
kultura, etnia eta erlijio ezberdinak
osatuta egotea, eta %65ek ez
dute uste atzerriko etorkinen erlijio
jarduerek bertakoen bizimodua
arriskuan jartzen dutenik.
Kultura aniztasunaren aldekoak
izan arren, bertakoek zein
etorkinek elementu batzuk elkarrekin
izan beharko lituzketela
deritzote, hizkuntza kasu. Horretaz
gain etorkinek bertakoen ohiturak
hartzen ahalegindu beharko
liratekeela deritzote galdekatutakoen
%79,3k.
3.Eskubideak
Etorkin atzerritar guztiek osasun
zerbitzuetarako eta hezkuntzarako
sarbidea izan beharko lukete,
legearen araberako egoera dutenek
zein ez dutenek. 2007an iritzi
hori nagusi zen arren, 2008ko Barometroan
are gehiago indartu
da eta hiru galdekatuetatik bi horren
alde agertu dira. Dena den,
bestelako zerbitzuak —zerbitzu
juridikoak, gizarte laguntzak,
bozkatzea…— legearen araberako
egoera dutenentzat izan beharko
lirateke. Horien kasuan
2007ko iritzia indartu da.
4.Eragina ekonomian
2007an gertatu bezala ez dute argi
esaten immigrazioak gizartearengan
eragin onak edo txarrak
dituen. 0tik 10era bitarteko eskalan
4,89koa da inkestaren batez
bestekoa. Ekonomian eragin
onak dituztela onartu arren, txarrak
izan ditzakeela diote galdekatuek.
5.Eragin soziala
Estereotipo batzuk mantentzen
dira alor honetan. Galdekatuen
%63k uste dute gizarte babeseko
sistema gehiegi aprobetxatzen
dutela. «Datu objektiboek hori
horrela ez dela argitzen dute», argitu
du Oleagak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)