Jira

Miseriaren kudeaketa

Berria, Uxue Apaolaza, 24-06-2008

Metroko paretetan iragarkiak jarri zituzten; ume eta zaharrak zaintzeko norbait behar zuten zuriak ageri ziren, edo tabernarako zerbitzariak. Bestetik, lan bila zebiltzan etorkinak. Kontrata itzazue. Pozik zebilen europar klase ertaina aldamiotik behera erortzeko boluntarioekin, neskameaz, amonarekin hogeita lau orduz egoteko prest zegoen dominikanarekin, kale garbitzaile beltzak ikusezin.

Baina orain Europa krisian dago, ez lehenengo aldiz, eta nor harritu da horrek kontserbadore sutsu bihurtu gaituenean. Orain hain txatxiak ziren multi-ak (kultural, etniko…), iragana dira.

Miseria nola banatzen den guk erabakitzen dugu.

Hemezortzi hilabetez itxiko ditugu beren herrialdeetara itzuli aurretik (edo besteren batera, total, ia Afrika osoan beltzak dira; guk ez ditugu kolorearen tonuak bereizten). Isilik sartuko dira kartzelara? Etorkizuneko historialariei utziko diegu zaborra atera dezaten? Susmoa daukat ezetz. Beharbada oraingoan gure krisia ez dela gurea ohartu beharko dugu, beharbada ezin dugula mundua itxi kartzela irrigarri horietan, beharbada gaur krisiaren kargaz zapaldu nahi ditugunak ez direla juduak izan ziren bezain diskretuak izango.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)