Etorkinen eskubideak aldarri
Paperik gabeko etorkinei eragiten dien zuzentarauaren kontrako protestak egin dira.
Berria, 18-06-2008Gaur Europako Parlamentuan paperik gabeko etorkinen aurkako zuzentaraua bozkatu behar dutela eta, neurri horren aurkako manifestazioak egin zituzten atzo arratsaldean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. SOS Arrazakeria eta Anitzak elkarteek deitu zituzten elkarretaratzeak, eta ehunka lagunek Geldiarazi lotsaren zuzentaraua! Emigratzea ez da delitua adarrikatu zuten.
Ebazpen judizialik gabe paperik gabeko etorkinak atxilotzeko aginduak emateko aukera jasotzen du arauak, besteak beste. Neurria «bortitza» dela salatu du SOS Arrazakeria elkarteak eta «europar Guantanamorik» ez duela nahi.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)