Austrian lagun bat hil da harrera etxe batean izandako sutean

Berria, , 13-06-2008

VIENA Goizaldean sutea piztu zenean 37 etorkin zeuden Klagenfurteko harrera etxean. Suhiltzaileek guztiak onik ateratzea lortu zuten, baina haietako bat oso larri zegoen, eta ordu gutxian hil zen. Beste 19 erietxera eraman zituzten arnasa hartzeko arazoekin. Polizia sua nola piztu zen ikertzen ari da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)