Funtsean
Berria, , 05-06-2008Berlusconik atzera egin omen du, baina nahikoa da aldian behin Italiako periodikoren bat zabaltzea, ikusteko nola joan den umotzen arrotzen kontrako diskurtsoa. Unibertsitarioen artean zein klase ezinduenetan, hiri tzarretan eta herri koskorretan umotu da jardun arrazista. Lurralde guztietan. Bereziki, hegoaldean. Baina hegoaldeak ez zuen ba iparraldearen garapena eragozten? Mezzogiornoa ez zen ba Italiaren arazo ekonomiko eta sozial guztiz gehienen erantzule endemikoa?
Ijitoen kontrako diskurtsoa, Lega Nord – ek hegoaldearen kontra praktikatu duenaren bera da funtsean. Azal xenofobo eta mami ekonomiko bera dago bi diskurtsoen azpian. Ez da, beraz, harritzeko, Lega Nord biziki haserretu izana Berlusconirekin, honek atzera egiteagatik arrotzen kontrako estrategian. Bitartean, hegoaldeak harriak botatzen segituko du bere teilatura, ohartuko gabe bera dela arrotz nagusia Lega Norden zerrendan.
(Puede haber caducado)