Hegoafrikatik ehun mila etorkin inguruk ihes egin dute, NBEk dioenez

Berria, erredakzioa, 31-05-2008

Eraso xenofoboen ondorioz, ehun mila etorkinek ihes egin dute Hegoafrikatik, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera. «Mozanbike, Malaui eta Afrikako beste hainbat herrialdetako paperik gabeko etorkinak dira beren etxeak utzi behar izan dituztenak», azaldu du UNHCRko eledunak. Hegoafrikatik ihes egin dutenetatik batzuk beren jaioterrira itzuli dira; gainontzekoak beste herrialde batera bidaiatu dute.

Indarkeriatik ihes egin dutenetatik 42.000 etorkin inguru hainbat zentrotan hartu dituzte. Horien artean asko errefuxiatuak edo asiloa eskatu duten etorkinak dira. UNHCRen arabera, kaltetuenak Zimbaweko, Somaliako eta Etiopiako errefuxiatuak dira. Horien etxeak eta lantokiak arpilatu eta erre egin dituzte.

Bestalde, Doudou Diene NBE Nazio Batuen Erakundeko arrazismoaren aurkako ordezkariak gertatutakoaren gainean gogoeta egiteko eskatu dio Hegoafrikako Gobernuari.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)