Bi lagun atxilotu dituzte langileak legez kanpo edukitzea egotzita

Berria, erredakzioa, 28-05-2008

Donostia

Txinatar jatorriko langileak «modu oso prekarioan eta legez kanpo» edukitzea egotzita, bi lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak joan den astean, Eibarren eta Irunen (Gipuzkoa). Txinatar jatetxeetako jabeak dira biak, eta haien lokaletan – Eibarren, Irunen eta Donostian dituzte – gutxienez zortzi langileren eskubideak urratzea leporatu diete. Paperik gabe zeuden langileak ere atxilotu dituzte, eta haiekin «legeak agintzen duen prozedura» jarraitzen ari direla azaldu dute.

Poliziak atzo jakinarazi zuenez, ikuskatzeak egin zituzten aurreko asteetan Gipuzkoako hainbat txinatar jatetxetan, eta orduan konturatu ziren langileen egoeraz. «Langileak jatetxearen goiko jangelan bizi ziren, arropak eta gauza pertsonalak aurkitu genituen haietan», adierazi dute.

Iturri horien arabera, gainera, jatetxeetan hainbat lan egin behar izaten zituzten «baldintza oso kaskarretan eta gehiegikeriazko egoeran». Ez zeukaten inolako babes legalik eta ezta segurtasun neurririk ere.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)