Europako ateak etorkinentzako itxita

Berria, , 22-05-2008

Kartzela zigorrak. Delitua izatea onartu du Italiako Gobernuak. Sei hilabete eta lau urte arteko kartzela zigorra izango dute etorkinek.

Kanporatzea. Italian bi urte baino gehiagoko kartzela zigorra ezarri badiete, kanporatu egingo dituzte.

Zigorrak gogortzea. Delitua egiten duena paperik gabeko etorkina bada, heren bat luzeagoa (kartzela bada) edo handiagoa (isuna bada) izango da haren zigorra.

Harrera zentroak. Paperik gabeko etorkinek, gehienez, 18 hilabete pasako dituzte harrera zentroetan.

Etxebizitzen alokairua. Paperik gabeko etorkin bati etxebizitza alokatzen dionak zigorra jasoko du. Sei hilabetetik hiru urterako zigorra bete beharko du, 100.000-150.000 euro arteko isuna ordaindu, eta etxea konfiskatuko diote.

Eskaletasuna. Seme-alabak eskaletasunean uzten dituzten gurasoek hiru urte arteko kartzela zigorra bete beharko dute. Guraso agintea ere kenduko zaie.

Gidariei zigorrak. Drogatuta edo edanda gidatzen dutenentzako zigorrak gogortu dituzte. Hamar urte arteko kartzela zigorra bete beharko dute.

Hiritartasuna. Italiar batekin ezkondutako etorkinek denbora gehiago itxaron beharko dute hiritartasuna lortzeko. Orain arte sei hilabete behar ziren, eta aurrerantzean bi urte itxaron beharko dituzte. Bi urte Italiako legearen pean bizitzen.

Europako Batasuna

Zuzentarau proiektua. Gaur onartuko duten zuzentarauak EB Europako Batasuneko estatu kideetan etorkinen atxiloaldi eta kanporatze araudien arteko gutxieneko harmonia lortzea du helburu.

Lege laguntza. Aurrerantzean estatuak ez dira derrigortuta egongo paperik gabekoei doako lege laguntza ematera. Lege laguntzari buruzko aholkuak dohainik eskatu ahal izango dituzte etorkinek, baina ez dira kasuak doan berrikusiko, ezta helegiteak jarri ahal izango ere.

Atxiloaldia. Paperik gabekoen atxiloaldia sei hilabetez luzatu ahal izango da gehienez. 18 hilabete arte luzatu ahal izango da salbuespen kasuetan.

EBn sartzeko debekua. Aberriratutako etorkinek ezingo dute EBn sartu bost urtean. EBko estaturen batetik aurretik kanporatuak izan badira, aintzat hartuko da debekua zenbat urtekoa izango den erabakitzerako orduan.

Aberriratzeko kontrola. EBko estatu kideek «paperik gabeko etorkinen derrigorrezko aberriratzea kontrolatzeko hainbat mekanismo» izan beharko dituzte.

Borondatezko irteera. Borondatezko irteera epea luzatu ahal izango da, kasua aztertuta hala erabakitzen bada.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)