Dardenne anaiak hirugarren Urrezko Palmaren bila Cannesen
Berria, , 20-05-2008Cannes
Le silence de Lorna filma aurkeztu zuten atzo Cannesko (Frantzia) nazioarteko Zinemaldian Jean – Pierre eta Luc Dardenne anaiek. Gizartean pil – pilean dagoen gai bat landu dute Belgikakoek filmean: komenentziako ezkontzak. Ongi jaso zuten lehen emanaldian filma kritikariek. Euren hirugarren Urrezko Palmaren bila doaz Belgikako anaiak, lehenago beste inork lortu ez duenaren bila. 1999an Rosetta filmarekin eta 2005ean L’enfant filmarekin lortu zituzten anaiek aurreko bi Urrezko Palmak. Gainera, lehen filmean egindako lanagatik Emile Dequenne aktorea saritu zuten, eta Olivier Gourmet aktorea 2002an Le fils filmean egindako lanagatik.
Belgikara joan den Albaniako immigrante bat da filmeko protagonista, Lorna. Mutil bati lagunduko dio Lornak komenentziako ezkontzak egiten. Lehenengo nazionalitatea lortzeko egiten dituzte ezkontzak, eta, ondoren, jatetxe bat martxan jartzeko dirua lortzeko.
Emakumeak bizimodua aurrera ateratzeko pasatzen dituen egoera latzak oso modu errealean kontatu dituzte. Gizon drogazale batekin ezkonduko da Lorna, eta horrek arazoak ekarriko dizkio, eta dilema moralak ere bueltaka izango ditu buruan protagonistak. Pertsonaia nagusiak oso bakartiak dira.
«Gizaki bakoitzaren istorioa izan da guretzat interesgarriena. Euren ustez zoriona lortzen lagunduko dienaren bila lan egiten dute», argi tu du Jean Pierrek. Arta Dobroshi aktoreak egiten du Lornarena; Kosovokoa da, eta bere pertsonaia antzezteko bi hilabetean ikasi zuen frantsesez. «Lornaren antzeko istorioa bizi izan duten Balkanetako lagunak ezagutzen ditut», esan du Dobroshik.
BURUZAGIAK, TRUKAKETEN ALDE. Cannesko zinemaldiko Europako VI. Egunean bildu dira Europako Kultura ministroak. Nazioarteko Media programa bultzatzeko bildu dira politikariak. Ikus – entzunezkoetako profesionalen arteko kooperazioa bultzatzea da programaren helburua. Europako profesionalen eta Latinoamerikako eta Asiako profesionalen arteko lotura estutu nahi dute.
(Puede haber caducado)