Mandelaren ametsa, izoztuta
Berria, , 20-05-2008Jende oldea atzerritarraren aurka. Xenofobia apartheid ondorengo Hegoafrikan. Iheslari ekonomiko eta politikoak haserrearen jomuga. Hegoafrikar askoren bizi – baldintza okerrek eragindako etsipenaren ihesbide omen giza ehiza – – eta aurretik abisatu gabeko tele – ikuskizun bortitza – – .
«Gogoratu nondik gatozen; zer utzi genuen herenegun. Ez gaitezen sekula eror zatiketa suntsitzailean». Nelson Mandelaren erreguak ez du eraginik oraingoz. Eta orain agintean diren askok eta ANCko buru eta militante historikoek babesa aurkitu zuten auzo herrietatik etorritako jendea tiroka, kolpeka eta bizirik erreta hil dituzte. Milaka lagunek ihes egin dute edo babes bila joan dira elizetara eta polizia etxeetara. Thabo Mbeki lehendakariak, iazko amaieran ANCko lidergoa galdu eta gero gidaritza ahuldu zaionak, aditu talde bat osatu du orain, hira aurretik ereinda zegoela ez baleki bezala.
‘Apartheid’ – aren erorketak ez baitzuen dena konpondu. Mandelak ere konpondu ezin izan zuena eta Mbekirekin bazter utzi dena.
Mbekik Hegoafrika modernizatu eta eskualdeko motor ekonomiko bihurtu duen arren, eta onura ekonomikoak bultzatuta beltzek osatutako klase ertain indartsu bat sortu den arren, bazter utzi baitu populazioaren %40. Haiek apartheid garaietan bezala bizi baitira orain ere; pobre, hiesaz gaixo eta etorkizunik gabe.
Eta okerrena: mundu aurreratuan bezala, desegituratuta daude, ez dira batzen, eta, ondorioz, haiek baino okerrago daudenak egiten dituzte beren gaitzen iturburu eta haserrearen ihesbide.
(Puede haber caducado)