Papergabeen aldeko isilunea egingo dute gaur Baionan

Berria, , 02-05-2008

erredakzioa

Donostia

Ordubeteko isilunea. Elkartasun keinu hori egingo dute, gaur, Baionan paperik gabeko etorkinen alde. Herriko Etxeko plazan arratsaldeko seietatik zazpietara elkartu, eta Euskal Herrira ekarriko dute Isiltasunaren Zirkulua mugimendua. Gaur abian jarriko duten elkartasun keinua, hileko lehen ostiraletan egin nahi dute hemendik aurrera.

Ekimen hau alderdi, sindikatu eta eragile frankok sostengatu dute. Isiltasunaren Zirkulua deritzon mugimendua Tolosan (Okzitania) hasi zen, frantziskotar fraide batzuen ekimenez. Agiririk gabe dauden etorkinak atxilotu ondoren atxikitze zentroetara eramaten dituztela salatzen du ekimenak. Mugimendua sendoa da Frantziako hainbat tokitan. Protesta isilak egiten dituzte Bordelen, Nizan, Nimesen eta Parisen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)