Paperik gabekoak 18 hilez atxilotuta eduki ahal izatea aztertzen ari da EB
Berria, , 25-04-2008Paperik gabeko etorkinen atxiloaldiaren eta deserritzearen gaineko aurre akordioa lortu dute EB Europako Batasunean. «Hamar eta hamabi milioi paperik gabeko pertsona ditugu EBn… esklabo berriak dira», adierazi du Manfred Weber Alemaniako eurodiputatuak. Etorkinen deserritzea agindu baino lehen herrialdeek horiek onartzeko aukera eztabaidatzea ere jasotzen du Europako Batzordeko eta Parlamentuko kideek adostutako dokumentuak. Hala ere, hitzarmenaren zirriborroa baino ez da hori.
Europako Parlamentuko talde sozialista, hala ere, etorkinen gainean hartu nahi diren neurri horien aurka agertu da. «Testuko atal askoren gainean ez gatoz bat, bereziki etorkinek atxiloketa zentroetan egon behar duten denborari dagokionez», azaldu du Martine Roure Frantziako eurodiputatuak. Hitzarmenean jasotzen denez, beren borondatez itzultzeko prest daudenak zazpi egunez atxilotuko dituzte. Hortik gorako atxilo aldiak aurreikusten dira beste kasu guztietarako, hasi sei hilabetetik eta hamabi hilabeteraino.
(Puede haber caducado)