Araba, Bizkai eta Gipuzkoara 10.000 latinoamerikar heltzen da urtero
Berria, , 23-04-2008Bilbo
Urtero 10.000 eta 12.000 artean hazten da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren latinoamerikarren kopurua. Hala jasotzen da Immigrazioaren Euskal Behatokiak aurkeztu duen Latinoamerikarrak 2007 EAEn ikerketan. Hala, 50.000 dira egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren etorkinak, eta EAEko etorkinen erdia osatzen dute.
Latinoamerikarren %68ak 263 euro inguru bidaltzen dituzte sorterrira. Normalean mintzalekuen bidez bidaltzen dute. Telefonoa eta posta elektronikoa dira beren senide eta lagunekin harremanak izateko erabiltzen dituzten bideak.
Ikerketan jasotzen denez, euskal herritarren eta latinamerikarren arteko giza harremanak «jendeak hasiera batean uste baino handiagoak dira». Dena den, harremanik estuenak oraindik beren sorterrietatik etorritako beste etorkinekin dituzte. Ia erdiek, gainera, noizbait baztertuak izan direla aitortzen dute. Gehienek gustuko dituzte bertako jantzi, jaki eta festak. Musika, berriz, nahiago dute beren sorterrikoa.
(Puede haber caducado)