Etorkinak Euskal Herriaz arituko diren saioa ETBn
Berria, , 22-04-2008ERREDAKZIOA
Euskal Herrian bizi diren hainbat lurraldetako etorkinek bertan duten bizimoduaz eta eguneroko gaien inguruan umorez hitz egingo duten telesail dokumentala estreinatuko dute irailean, ETBn.
Euskal Herrira bizimodu hobeago baten esperantzan etorritako hainbat brasildarrek, ekuadortarrek, suediarrek, txinatarrek… euskal herritarren bizitzeko moduaz, beren esperientziaz eta lurralde honetaz duten iritzia azalduko dute. Era berean, Euskal Herrian zirrara gehien eragin dieten xehetasunak ere kontatuko dituzte OnTV ekoiztetxea ETBrentzat prestatzen ari den saio horretan. Etorkinek beren jaioterriaren eta Euskal Herriaren artean dauden desberdinatsunak familia, lana, gastronomia, jazteko era, hizkuntza eta ohiturak bere nola egin dituzten ere kontatuko dute.
(Puede haber caducado)