Jazarpena

Berria, Uxue Apaolaza, 16-04-2008

Aurkeztu dizkigute ministro berriak, baita ministerioak ere. Esanguratsua da ministerioen izenak zein diren; migrazioen gaia, adibidez, lotu – loturik dago lanarekin, eskutik doaz ministerioan.

Zalaparta sortu zuen Raxoiren etorkinentzako proposamenak kanpainan zirenean; xenofobo deitu zioten aho – bero, PSOEkoek. Niri ez zitzaidan hainbesterako iruditu, ez esaten zuenarekin ados nengoelako, nire inguruan proposamen hori baino gogorrago eta ñoñoagoak etengabe entzuten ditudalako baizik (jende jatorriz ezkertiarraren ahotan). Carme Chacón – en sabelari begiratzeari utzi diogunean hasi gara ministro berriei entzuten. Corbachok hitz egin zuen, esanaz immigrazioa ez zela kriminalizatu behar. Ados. Fenomeno positiboa dela. Nondik begiratzen den; baina argi utzi du azkenik nondik begiratzen duen berak, eta gehiengoak. Lan kontratuarekin datozen etorkinak baizik ez dira onartuko; besteentzat, jazarpena. Eta ni pentsatzen multikulturalismoaren zera hori aipatuko zuela gutxienez. Baina orduan kultura eta immigrazioaren ministerioa litzateke. Ez, argi eta garbi; hemen ez gara hasiko etorkina pertsonatzat tratatzen. Gu gara pertsonak (gehiago ministroak), beraiek lan indarra baizik ez (gutako asko bezala bestalde). Gero Raxoi izango da beldurgarria.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)