Arrazakeriaren eta euriaren kontra, Trintxerpetik Donostiara
Berria, 01-04-2008Ehunka lagunek egin zuten herenegun Trintxerpe (Pasaia, Gipuzkoa) eta Donostia arteko bidea, oinez, arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra. Herenegungoa SOS Arrazakeriak eta Medicus Mundik antolatutako 11. martxa izan zen, eta azken urteetan ohi bezala, euripean egin zuten bidea. 49 elkartek bat egin zuten ibilaldiarekin eta bertako eskaerekin.
Ibilaldiaren amaieran SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagak bizilekuaren araberako berdintasuna eskatu zuen, ez pertsonen jatorriaren araberakoa. Gizarte politikek «osagai baztertzaileak» dituztela salatu zuen.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)