AEBetako etorkinak, bideo joko batean

Berria, 19-02-2008

Etorkinak protagonista diren bideo joko bat jarri zuen atzo Interneten AEBetako GKE batek. Poloniar bat, indiar bat, mexikar bat, japoniar bat eta haitiar bat dira pertsonaiak, eta helburua AEBetako herritartasuna lortzea da, Poliziarengandik ihesi; hori lortzeko legeen zorroztasuna kritikatzen du, baita AEBetan izan den giza eskubideen murrizketa ere. www.icedgame.com webgunetik jaits daiteke.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)